Spix guakamaioa desagertzetik itzuli da

Spix guakamaioa desagertzetik itzuli da Brasil galdutako habitatak berreraikitzen saiatzen ari da. Horien artean dago Spix guakamaioa, desagertuta zegoela uste zen hegaztia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spix-guakamaioa-desagertzetik-itzuli-da/@@download/image/GuamayoAzul.jpeg
2022/06/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Brasil galdutako habitatak berreraikitzen saiatzen ari da. Horien artean dago Spix guakamaioa, desagertuta zegoela uste zen hegaztia.
Spix guakamaioa desagertzetik itzuli da

Guakamaio Spix bat (cyanopsitta spixxi) naturan aske hegan behatzeko 20 urte atzera egin beharra dago. Orduan behatu zen Brasilen espezieko azkena. Garai hartan ia desagertzear zeuden. Ia. Izan ere, Brasilgo Caatinga deitutako erreserban txertatu dute. Gobernuak bultzatutako programa honen helburua herrialdeko landare eta animalia espezie askotarikoak errehabilitatzea da eta Spix guakamaiorekin lortu dute. 

Munduko hegaztirik arraroenetako bat da luma urdineko loro txiki hau. Georg Marcgraf-ek deskribatu bazuen ere lehenengoz 1638. urtean, Johann baptist von Spix izan zen espeziea eskuratzen lehena 1819an, eta hortik datorkio hegaztiari bere izena. 

Ordutik, merkataritza ilegalak eta bere habitat naturalaren suntsiketak bere desagertzea ekarri zuen, bai behintzat modu basatian. Uste da, bere jatorriko eskualdean, Brasilen, ez dela aske bizi den Spix guakamaiorik existitzen. Alabaina, itxaropen argi bat piztu zen 2016ko ekainaren 18an. Brasilen bat behatu ahal izan zen. Hurrengo egunean Spix guakamaioa bideoz grabatua izan zen. 

Egun, guakamaio berezi honen egoera aldatzear egon liteke. ACTP izenez ezagutzen GKEak loro berezi hauek babestu eta mantendu egin ditu. Urteetan Spix guakamaioaren kopurua hazteko lanean aritu dira eta egun 180 hegazti osasuntsu daude. 
Esperimentuak arrakasta izango balu, Spix guakamaoia litzateke naturan berriz ere txertatuko litzatekeen lehen hegazti espeziea. 22 urteren ondoren, hegazti liluragarri hau bere jatorrizko habitatera itzuliko litzateke.