“Spiritua people”

“Spiritua people” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spiritua-people/@@download/image/35p17-1.jpg
2003/11/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Speech
35.zenbakia
Buff! Zertxobait lasaiago egiten dugu lo orain. Milioika disko saltzen dituen R&B gogaikarritik eta milaka gazteren burmuinak pose ustelekin betetzen dituen rap komertzial eta funtsagabekotik haratago (hartu arnasa), bizitza badela frogatu digu Speech-ek. Urrezko kate, luxuzko ibilgailu, aurpegi kopetilun eta abere koipez artifizialki puztutako gorputzez gain (arnasa berriro ere), bada itxaropenik. Arrested Development taldearekin rap musikaren alde positiboa erakutsi zigun; bizi poza eta konpromisoa. Bakarlari bezala, berriz, Arrested-ekin hasitako bideari eutsi dio.