Spike Leek moldatuko du "Oldboy"

Aurreko alean Park Chan-Wook eta Oldboy (2003) maisulana aipatu genituen. Ba hara, Hollywoodetik ziurtatu dutenez, filmaren moldaketa martxan da eta Spike Lee izango da zuzendaria. Choi Min-sik aktoreak bikain gorpuztutako Oh Dae-su protagonistaren rola, aldiz, moda-modan dagoen Josh Brolinek (True Grit, 2010) joka dezake. Gidoiaren inguruan zalantzak ugariak dira; handiena: jatorrizko komikiari fidela izango ote zaion ala Chan-wooken filma izango duen erreferentzia. Argi dagoena zera da, filma AEBetan kokatuko dela.