Spielberg lehen mundu gerran

Spielberg lehen mundu gerran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/spielberg-lehen-mundu-gerran/@@download/image/2010647637war_horse.jpg
2012/12/13
berria
Steven Spielberg buru-belarri ari da Tintinen hiru dimentsiotako filma errodatzen Peter Jackson ekoizle duela, baina postprodukzioak luze joko duela kontuan hartuta, hurrengo proiektua prestatzen ere hasi da. War Horse eleberriaren moldaketan, haur baten eta zaldi baten arteko adiskidetasuna Lehen Mundu Gerrak nola zapuzten duen kontatuko du. Litekeena da filma 2011ko udan estreinatzea, Tintinen abenturak baino lehenago; komikiaren egokitzapena urte bereko Gabonetarako espero baita.