Spa bihurtutako Elizak

Kanadan kristauen erlijioak ez ditu une gozoenak bizi. Geroz eta jarraitzaile gutxiago ditu herrialdean, eta ondorioz, 9.000 eliza erabat hutsik gelditu dira. Hala, bertako gobernuak beste ekintza batzuetarako egokituko ditu eraikin erlijiosoak; Montrealen hasi dute eraldaketa, eta duela gutxi erritu erlijiosoetarako erabilitako espazioak egun gimnasioak edota spak dira.
The National Trust for Canada egunkariaren arabera, herrialde osoan gertatzen ari den fenomenoa da eliza hutsena, bai gune urbanoetan eta baita herrietan ere. Egunkariak zehazten duenez, horrenbeste eliza husteko arrazoi nagusia fede galera da; geroz eta kanadar gutxiago dira sinestedunak, batez ere kristauen artean. Hala, 2011n kanadarren %67 kristau bezala definitzen zuen bere burua; soilik lau urte lehenago, %88 ziren.
Eliza hutsen fenomenoa kudeatzea ez da erraza izan gobernu kanadarrarentzat, izan ere, halako eraikinak mantentzea kostu bat dauka, baina botatzea azken aukeratzat dute oraingoz. Hala, erabilera anitzeko espazio bilakatu dira tenplu erlijioso asko; batzuetan, noizbehinka oraindik ere egiten dituzte mezak.
Ez da fenomeno hau bizi duen herrialde bakarra; Herbeheretan eta Australian ere, geroz eta fededun gutxiago daude, eta ondorioz, eliza hutsei bestelako erabilerak ematen hasi dira. Eta hemen, noizko?