South Park jomugan

South Park jomugan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/south-park-jomugan/@@download/image/2011445747south_park.jpg
2012/12/13
berria
Zachary Adam Chesser gazteari 25 urteko kartzela zigorra ezarri diote South Park telebista saioko gidoilarien aurkako mehatxuak plazaratzeagatik. Ipar Virginiako mutilak berak aitortu du yihadistei deialdia luzatu ziela gidoilariei eraso egin ziezaieten, kapitulu batean Mahoma profeta hartzaz mozorrotuta ageri zelako. Adam Chasser institutu garaian bihurtu zen Islamera eta, aitortu duenez, Al Qaedari loturiko taldeetan borrokatzeko saiakera bat baino gehiago egin du ordutik.