Soundcloud, artistei entzunaldi bakoitzarengatik ordaintzen dien plataforma

Soundcloud, artistei entzunaldi bakoitzarengatik ordaintzen dien plataforma Spotifyk ez bezala, plataforma honek ordainketa sistema bidezkoagoa eta zuzenagoa du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soundcloud-artistei-entzunaldi-bakoitzarengatik-ordaintzen-dien-plataforma/@@download/image/0122-Soundcloud_vs_Spotify-Waldek_Social-d57937bbb1e00ba887e90a3b47a4859a.png
2021/03/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Spotifyk ez bezala, plataforma honek ordainketa sistema bidezkoagoa eta zuzenagoa du.
Soundcloud, artistei entzunaldi bakoitzarengatik ordaintzen dien plataforma

Spotify ez da demokratikoa; jarraitzaile gehien dutenek gehiago irabazten dute, eta gutxiago dituztenek, askoz gutxiago. Musika plataforma gehienetan bezala, Spotifyren ordainketa proportzionala da; hala, artistari diru gehiago ala gutxiago ematen diote bere obraren entzunaldi kopuruaren arabera. Horrek baina tranpa bat suposatzen du, entzunaldi gehien dituzten artistek pilatzen dituztelako irabazi guztiak; hala, modako azken artistaren abestia entzuteko aukera gehiago dituzu, nahiz eta kontzienteki egindako hautua ez izan. Aldiz, gutxiago entzuten diren artistak kontzienteki bilatu behar dira plataforman, ez baitute ikusgarritasun bera. 

Sistema horrekin, jarraitzaile asko dituen artista horrek askoz diru gehiago jasoko entzunaldi bakoitzarengatik benetan gustuko ditugun artistek baino; sistema ez da bidezkoa, artista txikiak miseria bat kobratzera kondenatzen baititu. Baina bada alternatibarik; Soundcloud plataformak, askoz sistema justuagoa jarri du martxan.

Hala, Soundcloud "fan royalty" izeneko sistema jarri du martxan; apiriletik aurrera abian izango da, eta dirua askoz ere modu zuzenagoan iritsiko da artistengana. Sistema honen arabera, artista guztiek berdina kobratuko dute entzunaldi bakoitzeko, eta ez dituzte entzunaldi totalak kontuan hartuko, entzunaldi bakoitza soilik. Gauzak horrela, adibidez aurreko sistemarekin 126.000 jarraitzaile zituen artista bateko 120 euro jaso zitzakeen hilabetean; aldiz, sistema berriarekin 600 euro jasoko ditu. Beste modu batera esanda, jarraitzaile gutxi dituzten artistek orain arte jasotzen zutena bikoiztu ahalko dute.

Soundclouden ordainketa sistemak helburu argia dauka; Spotifyk ahaztutako "klase ertaineko" artistak bereganatzea. Izan ere, orain arte Spotifyk musikaren izar handiak saritu ditu, gainontzeko musikariei kasu gutxi eginez; musika plataforma erabiliena izanik, bertan egotea dagoeneko pribilegio bat izango balitz bezala tratatu ditu, miseria bat ordainduz. Lehia berri honekin, Spotifyk artista asko galdu ditzake, Soundclouden mesedetan.