Soul musikaren jaialdia bueltan!
Martxoaren 14, 15, 16 eta 17an izango da X. Mojo Workin’ jaialdia Donostian, eskuratu zure sarrerak!

Martxoaren 14, 15, 16 eta 17an izango da X. Mojo Workin jaialdia. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte. Soul musikaren urrezko garaiaren artistak ekarriko dituzte Donostiara; 15ean Akatz, Winfield Parker & The Cookies taldeak zuzenean ariko dira Egiako Gazteszenan, eta 16an, berriz, Big Bob Railroad, Thelma Jones & The Dixie Cups izango dira leku berean. Bi kontzertuak 21:00etan hasiko dira.