Sortu zeure egunkari digitala

Sareak komunikatzeko modua errotik aldatu du eta, orain, ia edonork har dezake kazetari papera. Sakelako telefono berriek albisteak ia-ia zuzenean idazteko aukera eskaintzen dute, baita irudiz edo bideoz hornitzeko ere. Orduz orduko informazioa zabaltzeko bitarteko erabilienak sare sozialak dira, bereziki Twitter. Baina badira beste asko.
Interneten zehar mugitzen den informazio eta dokumentazio guztia kudeatzea zaila eta astuna izaten da zenbaitetan, bolumen handiegia jasotzen dugulako denbora laburrean. Gainera, guztiaren artean, soilik albiste bakan batzuk dira guri interesatzen zaizkigunak. Hauek gure erara eta nahi dugun moduan kudeatu ahal izateko, hau da, geure egunkari digitala sortzeko, Sarean badira zenbait tresna erabilgarri.
Paper.li da horietako bat. Nahiago dugun izena aukeratuta, gure egunkaria orduro eguneratuko da guri interesatzen zaigun informazioarekin. Noski, informazio iturri berri hau Sarean egongo da guk ez ezik nahi duen guztiak irakurri ahal izateko. Horrelako bat martxan jartzeko jarraitu beharreko pausoak oso errazak dira. E-mail helbidea idaztea aski da Paper.li webgunean erregistratzeko, ondoren, gure egunkari digitala hornituko duten iturriak zehaztea eskatuko digu aplikazioak; adibidez, gure Facebook edo Twitter profileko Time Linearen bitartez. Azken hau aukera sinpleena litzateke eta, konfigurazio astunetan sartu gabe, gure egunkaria prest edukiko genuke.
Baina, zorrotzagoak bagara eta informazio zehatzagoa lortu nahi badugu, iturriak aukeratzeko beste bide batzuk hobetsiko ditugu, besteak beste, irizpide gisa ondorengoak hartuta: erabiltzaileen izenak, hitz gakoak, RSS iturriak... azken batean, informazio filtroak edo galbaheak kudeatzeko modu bat da, eta, hortaz, zenbat eta konfigurazio zehatzagoa, orduan eta eraginkorragoa izango da egunkari digitala.
Parper.li ez da gisa honetako tresna bakarra, beste batzuk ere lan bikaina egiten dute. Tweetedtimes.com delakoak, adibidez, denbora errealean dihardu. Hau da, Twitterren jarraitzen dugun jendearen informazioa biltzeaz gain, sare sozialetan uneoro elkarbanatzen ari diren helbide garrantzitsuenak detektatzen ditu eta hauetan oinarrituz osatzen du gure egunkaria guk nahiago ditugun albiste, irudi, bideo eta audioak eskuratuz.
Antzeko bidetik doaz, baita ere, Zite.com eta Pulse.me ere. Guk aldez aurretik hobetsi eta aukeratutako egunkari digital, blog, webgune eta bestelakoetatik bildutako edukiekin, kiosko digital batean aukeraketa egin ahalko bagenu bezala, gure neurrirako informazio bandeja osa dezakegu, nahiago dugun moduan antolatuta gainera. Aurrekoekiko desberdintasun nabarmena da kasu honetan gu eta soilik gu garela kontsumitzaile.

Euskaltel Musik On
Euskaltelek Euskal Herriko musika banda eta bakarlari berrien eskura jarritako plataforma, bertan beren musika ezagutzera eman dezaten. Publikoak bozkatzeko aukera du, azaroan zehar semifinalak jokatuko dituzte gure hiriburuetan eta irabazleak 3.000 euro eskuratuko ditu. Oinarriak eta info osoa Facebookeko profilean.

Hattrick
Online joko interesgarri eta dibertigarria. Futbol talde baten presidente, manager eta entrenatzaile bilaka zaitezke. Behar dituzun fitxaketak egin, hamaikako egokia aukeratu eta mailan gora egin. Zu bezalako beste asko aurkituko dituzu bidean.

Dinga Danga
Enkante bidez sekulako pagotxak lortzeko gune berria, euskarazkoa. Interesatzen zaizun artikuluan izena eman, eskaintza egin eta euro gutxi batzuen truke argazki kamerak, mp3-ak eta beste lor ditzakezu.

INFORMAZIO BILA

KATXONDOENA

Hattrick
Online joko interesgarri eta dibertigarria. Futbol talde baten presidente, manager eta entrenatzaile bilaka zaitezke. Behar dituzun fitxaketak egin, hamaikako egokia aukeratu eta mailan gora egin. Zu bezalako beste asko aurkituko dituzu bidean.
HARRITU GAITU