Sorotan Bele Gogoan: Lehenbiziko ikuskizuna Larrabetzun

Sorotan Bele Gogoan: Lehenbiziko ikuskizuna Larrabetzun Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren lehen kontzertua Larrabetzun izango da maiatzaren 30ean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sorotan-bele-gogoan-lehenbiziko-ikuskizuna-larrabetzun/@@download/image/SOROTAN.jpg
2020/01/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren lehen kontzertua Larrabetzun izango da maiatzaren 30ean.
Sorotan Bele Gogoan: Lehenbiziko ikuskizuna Larrabetzun

Aurreratu genizuen moduan aurten 30 urte beteko dira Sorotan Bele sortu zenetik eta lehen kontzertua eman zuten herri berean egingo dute itzulerako agerpen kontzertua, Larrabetzun (Bizkaia) hain justu.

Larrabetzuko frontoian izango da hitzordua 20:00etan. Bertan taldearen Atalaia, Arratsalde honetan edo Argiaren hiria bezalako kantu gogoangarriak entzun eta abestu ahalko dira. Izan ere, ikuskizunean Getxoko Andres Isasi Musikalia Elkartea arituko da Gorka Sarriegi eta Urbil Artola taldekideekin batera. Zuzendari lanak Xabier Zabalak egingo ditu.

Hau izango da beraz, ikuskizun honen estreinakoa, baina data gehiago zehazten joango da taldea. Zalea bazara adi!

Data: Maiatzak 30
Tokia: Larrabetzuko frontoia (Bizkaia)
Ordua: 20:00
Prezioa: Aurretik 16€, bertan 19€
Salmenta puntuak: Anguleri liburutegia eta Larrabetzuko frontoia, online wegow