Sormen lanak 'Hitzen Uberan' webgunean

Sormen lanak 'Hitzen Uberan' webgunean Astero kolaboratzaile baten lana zintzilikatuko dute sarean. Bi poema argitaratu dituzte dagoeneko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sormen-lanak-hitzen-uberan-webgunean/@@download/image/Oihana-Arana-liburua.jpg
2021/09/15

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudi nagusia: Gorka Rubio/ Foku

Astero kolaboratzaile baten lana zintzilikatuko dute sarean. Bi poema argitaratu dituzte dagoeneko.
Sormen lanak 'Hitzen Uberan' webgunean

Hitzen Uberan guneak, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik, literaturak ematen dituen edukien eta mugimenduen berri sakontasunez jasotzea du helburu. Etengabeko mugimenduan dagoen kultur-errealitatearen berri ematen saiatzen dira, "begirada propioarekin". 

Sormen-lanak partekatu nahi dituzten kideek osatzen duten bertako komunitatea. Ildo horri jarraituz, bertako kolaboratzaileek euren lanak eskainiko dituzte astero, abendura bitarte, webgunean. 

Zintzilikatutako lehen lana Oihana Aranaren Diplotaxis Tenuifolia poema izan da. Arana eskoriatzarrak Lazunak azkazaletan poema liburua kaleratu du aurten eta iaz nerabeei zuzendutako Portuak liburua argitaratu zuen. Sormenaren ildotik, bertsotan ere aritzen da. 

Aste honetan, berriz, Ane Zubeldia Magriñaren poema sareratu dute: Kale bat, zatika.