Sony enpresak jantzita eraman dezakezun lehen aire girotua merkaturatuko du

Japoniako Sony-k egindako asmakuntza izan da eta crowdfunding-a martxan jarri dute proiektua aurrera eraman ahal izateko. Ordu gutxi batzuetan bere helburua lortu eta 66 milioi yen eskuratu (545.000 euro inguru).
Gutxi gora behera kreditu txartel baten tamaina duen wearable honek 85 gramo pisatzen ditu eta hozte termoelektrikoa erabiltzen du gure gorputza freskatzeko. Sony enpresak dioenez aparatuak pertsona baten gorputzeko tenperatura 13 gradutan hoztu dezake, eta neguan ere erabili liteke gorputzeko tenperatura 8 gradutaraino igo baitezake.
Reon Pocket deitutako aparatua gure mugikorrarekin konektatzen da bluetooth bidez. Aire girotu eramangarriaren aplikazioa deskargatu ondoren tenperatura kontrolatu dezakezu bertatik. Bateriari dagokionez, 90 minutuko autonomia du eta bi ordu behar ditu erabat kargatzeko.
Asmakuntza berri honek 2020. urtean ikusiko du argia eta berau eramateko kamisetarekin batera merkaturatuko da 116 eurotan.