Songs to scream at the sun

Songs to scream at the sun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/songs-to-scream-at-the-sun/@@download/image/have_heart_1378467332.jpg
2013/09/09
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Have Heart
143.zenbakia
Songs to scream at the sun
Bigarren hau taldearen lehen diskoa baino mantsoagoa dela dio nire lagun Ibaik. Hala ere, lehen notak entzunda jakingo duzue nolakoa den datorrena, sentimendu sakonak garrasika. Sentibera da oso diskoa, straight edge filosofiaren jarraitzaileentzat aproposa. 2002an Massachusettsen sorturiko super taldearen 2008ko azken oihuak dira honakoak, abeslaria ahotsik gabe geratzen ari baitzen garai hartan. Erritmoa goraipatuko nuke, bateriaren eta taldekide guztien arteko koordinazio magikoa. 2009an azken kontzertua eman zuten, eta YouTuben dago ikusgai. Bilatu eta ikusiko duzu Have Heart zer den.