Soldata diferentzia basatiak zineman: 'The Crown' telesailaren kasua

Soldata diferentzia basatiak zineman: 'The Crown' telesailaren kasua Zinemaren munduan, gizonezko eta emakumezkoen artean existitzen den soldata diferentzia agerian geratu da beste behin; Azken adibidea? Claire Foy, 'The Crown' telesaileko erreginak, Matt Smith, bere fikziozko gizonezko ezkonlagunak baino gutxiago kobratu duela! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soldata-diferentzia-basatiak-zineman-the-crowntelesailaren-kasua/@@download/image/Claire-Foy-The-Crown.jpg
2018/03/19
berria
Zinemaren munduan, gizonezko eta emakumezkoen artean existitzen den soldata diferentzia agerian geratu da beste behin; Azken adibidea? Claire Foy, 'The Crown' telesaileko erreginak, Matt Smith, bere fikziozko gizonezko ezkonlagunak baino gutxiago kobratu duela!
Soldata diferentzia basatiak zineman: 'The Crown' telesailaren kasua

Hollywood aldean, Harvey Weinstein eta beste hainbat gizonezkoren eskandalu erraldoien ostean, 2017a, emakumeen urtea dela esan liteke. Baina hauen aldarrikapen eta borrokari esker, zazpigarren artean aurrerapen apur bat egon dela dirudien arren, azken egunotan, antzinako beste gai batek lausotu du guztia: zinemaren munduan existitzen diren soldata desberdintasunak. Antzeko rol-ak gorpuzteagatik, emakumeek, gutxiago kobratzen jarraitzen dute. Azken adibidea? Claire Foy, The Crown telesaileko erreginak, Matt Smith, bere fikziozko gizonezko ezkonlagunak baino gutxiago kobratu duela!

Eta zein izan da ekoizleek eman duten argudioa? Matt Smith aktorearen cache-a, aurretik Doctor Who telesail ezaguneko protagonista izateagatik, altuagoa dela. Errodatu baino lehen banatu zituzten kontratuak, telesailak izan duen arrakastaren aurretik sinatu zirela diote eta Claire Foy istorioaren protagonista absolutua izateak, ez zuela garrantzia gehiegirik garai hartan.

 

Azken adibide hau, zineman existitzen den zulo horren datuak azalarazteko ere balio izan du; 2017an, gehien kobratu zuen gizonezko aktoreak, Mark Whalberg-ek, 68 milioi dolar jaso zituen. Emakumezkoen artean aldiz, Emma Stone izan zen, 28 milioi kobratuz. Datu eskandalagarriak, kontuan izanik gainera, Emma Stone aktoreak azken urteetan lortu duen ospea eta garrantzia sekulakoa izan dela. 

The Crown telesailaren denboraldi berrian, Olivia Colman eta Hugh Laurie aktoreek, Claire Foy eta Matt Smith ordezkatuko dituzte. (istorioak beste norabide bat hartuko duelako). Ekoizleek baieztatu dute, Colman-ek (emakumeak) ez duela Laurie-k baino gutxiago kobratuko. Ikusiko dugu zer gertatzen den.