Soldata berdintasuna Zeelanda Berriko futbol jokalarientzat

Soldata berdintasuna Zeelanda Berriko futbol jokalarientzat Emakume eta gizonek soldata bera jasoko dute herrialdean; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soldata-berdintasuna-zeelanda-berriko-futbol-jokalarientzat/@@download/image/62265_wo.jpg
2018/05/09
berria
Emakume eta gizonek soldata bera jasoko dute herrialdean; zer iruditzen?
Soldata berdintasuna Zeelanda Berriko futbol jokalarientzat

Bertako futbol federazioak hala erabakita, aurrerantzean soldata bera jasoko dute Zeelanda Berriko emakume eta gizonek. Halako neurria hartzen duen lehen herrialdea da Zeelanda Berria; ez dute gizonen soldata jaitsiko, ez gerturatuko, berdin-berdina kobratuko dute, genero araberako bereizketa erabat ezabatuz.

 

Mundu mailako rankingean 20. postuan daude Zeelanda Berriko emakume jokalariak; herrialdean oso miretsiak dira, eta federazioak aho batez hartu du soldatak berdintzeko erabakia, beren jokoaren kalitatea goratuz. Hemen antzeko erabakirik hartzeko aukera ikusten duzue?