Soldados de Salamina ****

Javier Cercas idazlearen Soldados de Salamina eleberria espainiar literaturak azken urteotan emandako obrarik biribilenetakoa da. David Truebak, bere filmean, eleberriaren pasarte esanguratsuenak nahikoa fidel islatzen dituen arren, protagonistari sexua aldatu zion. Antza, Ariadna Gil neska-lagunak hura interpreta zezan. Gerra Zibila amaitzear zela, miliziano batek bizitza salbatu zion Rafael Sanchez Mazas idazle falangistari. Kasua ikertzen hasiko da kazetari gazte bat. Benetako gertaera bat oinarri hartuta, Gerra Zibilean galtzaile izan zirenen idealismoaz gogoeta egiten du David Truebak bere pelikularik onenean. Sentiberatasun handiz errodatutako drama historiko fina da.