Soilik gizonek ikusi ditzaketen lan eskaintzak Facebooken

Soilik gizonek ikusi ditzaketen lan eskaintzak Facebooken Sare sozialak genero bereizketak onartzen ditu iragarkietan; bidezkoa ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soilik-gizonek-ikusi-ditzaketen-lan-eskaintzak-facebooken/@@download/image/94f57797d18ce16411ecfffa005b1472.png
2018/09/24
berria
Sare sozialak genero bereizketak onartzen ditu iragarkietan; bidezkoa ote?
Soilik gizonek ikusi ditzaketen lan eskaintzak Facebooken

Facebooken algoritmoak geroz eta zehatzagoak dira, eta berdina gertatzen da iragarkiekin. Hala, lan eskaintzak zabaltzen dituzten enpresek, badute genero araberako bereizketa egiteko aukera. Beste moduan esanda; gizon batek jaso dezake lan eskaintza baten iragarkia, eta era berean eskaintza hori ez zaio emakume bati iritsiko.

Genero diskriminazio hori praktikatzen duen enpresetako bat UBER taxi zerbitzua da. Enpresak gizonezkoak kontratatzen ditu ia %100, eta beraz, lan eskaintzen iragarkiak soilik gizonei bideratzen dizkiete.

Aurkako kasuak ere ikertu dituzte; adibidez, yoga irakasle posturako soilik emakumeei zuzendutako iragarkiak agertu dira. Lan eskaintzetan genero bereizketaren alde ala aurka?