Snow Patrol, Vetusta Morla eta The Gift ere izango dira 2012ko BBK Liven

Snow Patrol, Vetusta Morla eta The Gift ere izango dira 2012ko BBK Liven https://www.gaztezulo.eus/albisteak/snow-patrol-vetusta-morla-eta-the-gift-ere-izango-dira-2012ko-bbk-liven/@@download/image/20121163736snow_patrol.jpg
2012/12/13
berria
Snow Patrol, Vetusta Morla eta The Gift ere izango dira 2012ko BBK Liven
Uztailaren 12tik 14ra bitartean Bilboko Kobetamendin egingo den BBK Live jaialdian arituko diren taldeen izenak ezagutarazi dituzte; besteak beste, Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift, Noah & The Whale, Klaxons, Band of Skulls eta Lori Meyersek eskainiko dituzte kontzertuak, orain arte baieztatuta zegoen Radiohead taldearekin batera.

Zazpi horiez gain, bertan arituko diren talde eta artista gehiagoren izenak ere iragarriko dituzte laster. Gainera, kontuan izan urtarrilaren 24ra bitartean 3 egunetako bonu berezia erosteko aukera dagoela, 85 euroren truke. 

Taldeak


Snow Patrol talde eskoziarrak ospea lortu du nazioartean, eta haien sei diskoek sari ugari eskuratu dituzte. Krikak ere oso harrera hona egin die. Kobetamendin Fallen Empires lan berriko kantuak eskainiko dituzte, besteak beste.

Vetusta Morla Madrilgo talde arrakastatsuak ez du BBK Liven parte hartzen duen lehen aldia izango. Mapas disko berriko doinuekin beste urteetako arrakasta errepikatzeko asmoz hurbilduko dira.

The Gift portugaldarrek beren indie-pop elektronikoa eramango dute Kobetamendira. 2005ean ikuskizun portugaldar hoberenaren MTV Europe Award musika saria jaso zuten, eta haien bost lanetako kantak eskainiko dituzte Bilbon.