SMS bat 16,98 segundotan

LG Mobil Worldcup lehiaketak SMSak azkarren idazten dituen pertsona aurkitu nahi du, eta Leticia Alonso izeneko bilbotarrak mezua 16,98 segundotan idatzi eta Espainiako Estatuko kanporaketa irabazi du. 22 urteko gaztea AEBetara joango da, mundu mailako beste 16 finalistekin lehiatzera. Irabaziz gero, 100.000 dolarreko (68.500 ) saria eskuratuko du. Trebetasun errentagarria berea!