Slutbot, elkarrizketa erotikoak edukitzen irakasten dizun aplikazioa

Slutbot, elkarrizketa erotikoak edukitzen irakasten dizun aplikazioa WhatsApp edo Instagram bidez elkarrizketa bero bat eduki aurretik aplikazio honekin praktikatu dezakezu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/slutbot-elkarrizketa-erotikoak-edukitzen-irakasten-dizun-aplikazioa/@@download/image/8eb0c742-d5ef-4852-a47a-26620421c267-slutbot_greeting.png
2019/08/14

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

WhatsApp edo Instagram bidez elkarrizketa bero bat eduki aurretik aplikazio honekin praktikatu dezakezu.
Slutbot, elkarrizketa erotikoak edukitzen irakasten dizun aplikazioa

Slutbot-ek sexting egiten irakasten duen doako entrenatzaile birtuala da. Hezitzaile sexual eta idazle erotikoen elkarlanetik sortutako aplikazioa. Slutbot-ek gune seguru bat eskaintzen du praktikatzeko sexting adibideak inspirazio bezala proposatzen dizkizun bitartean. Aplikazio genero guztientzat zuzenduta dago eta sexting estilo ezberdinak ditu. Hasiberrientzat “Slow & Gentle” deitutakoa du, esperientzia erotiko intentsuagoentzat “Hot & Sexy” dago.

“Slow & Gentle” moduan, elkarrizketa lizunak leunagoak eta sotilagoak izango dira. Adibidez, genitalak zuzenean izendatu ordez emoji iradokitzaileak ipiniko ditu. “Hot & Sexy” moduan aldiz, hizkuntza erotikoagoa eta zuzenagoa izango da. Halere, Slutbot-ek bere mugak ditu: elkarrizketaren barruan “puta” bezalako hitzak azaltzen badira aplikazioak “ez” erantzungo du. Elkarrizketetan egoera erotikoak aurkezteaz gain, mugak non dauden irakasten du, ez bakarrik zureak baita bestaldean dagoenarenak ere, beraz, helburu didaktikoa ere badu aplikazioak. Haatik, argi dago, praktika sexualak irauten duen bitartean hitz egiteko moduaz adostasunetara iritsi daitezkeela bikoteak eta hasiera batean iraingarriak diruditen hitzak hala ez izan. Hori biren arteko tratua da, beti ere bi aldeak eroso sentitzen badira.

Aplikazioak onespena eta elkarrizketa irekia ere erabiltzen ditu. Hau da, Slutbot-ek zenbait esaldi lizun idatzi ondoren erabiltzaileari galdetuko dio ea gustatu ote zaion. Galderen formatua garrantzitsua baita onespena modelatzeko eta erakusteko nola baiespena den elkarrizketa erotiko bikain bat edukitzeko tresnarik onena. Horrela, aplikazioarentzat ez zara hartzaile pasibo bat, bide ematen baitu norberak bere formula propioak erabiltzeko.

Mundu digitalean murgilduta bizi bagara ere inork ez daki intuizioz sexting egiten, guztia bezala praktikaren bidez ikasten den ekintza da. Sexualitatearen barruan komunikazioa bultzatzen jarraitzea beharrezkoa da eta sexting-aren aitzakian aplikazio paregabea da horretarako Slutbot. Hori bai, aipatu oraingoz behintzat ingelesez besterik ez dagoela, baina hori onura ere izan liteke erdoilduta geratzen ari zaizun hizkuntza praktikatzeko!