Slow sex

Slow sexa ez da film pornografikoak kamera geldoan ikustea, ezta jokabide erotikoak lokartzeraino baretu eta aspergarri egitea, topaketa fisikoetan sakonki murgiltzeko denbora hartzea baizik.
Slow movement
Slow mugimenduak gure bizitza estiloa birpentsatzera gonbidatzen gaitu, korrika eta presaka mila gauzatan aritzeari uko eginez. Garrantzitsua den horri denbora eskaini eta gure arreta horretan jartzen berrikastea proposatzen digu. Fast foodak azkar jatera bultzatzen gaituen bezala, slow foodak otorduen prestaketari eta dastaketari eskaintzen die begirunea.
Zer da slow sexa?
Euskaldunok jateko dugun slow kultura bera ohera eraman genezake, eta slow sexarekin bat egin. Bakoitzak bere modura uler badezake ere, praktika honek zenbait neurri orokor barnebiltzen ditu. Desazelerazio erotikoak harremanei lehentasuna ematea esan nahi du, agendan denbora erreserbatu, eta arreta zentzumenetan nahiz gorputzetan ipintzea. Gogoa bertan eduki eta orainaldian kokatzea da slow sexa, pazientziaz jokatzea, harremanak eraiki eta ereitea, berrikuntzak dastatzeko astia hartzea, arnastea, gure burua deskubritzea, ibilbideari helmugari baino garrantzia handiagoa aitortzea, inprobisatzea, jakinminez jardutea, esperimentatzea, intimitatean inplikatzea guztia, lasterbiderik gabe.
Nondik hasi?
Ez da komeni helburu oso altuak ipintzea, sexuketan aritzeko ez daukagu atleta sexualak izan beharrik! Presarik gabeko tarteak sortu. Telefonoak eta txirrinak itzali, orgasmoak izateko helburua ahaztu, ibilbideari garrantzia eman, kitzikatuta egotea uneoro ez da beharrezkoa. Konpainian begiradei, komunikazioari, atmosferaren zaintzari beta eman. Bakarka, irudimenari, inspirazioari, askatasunari ateak ireki. Gogoratu edertasun ereduek ez dutela lekurik hemen, guztiok eman eta jaso dezakegu plazera, edozein adinetan.
Slow izateak ez du esan nahi ezin duenik kementsua edota intentsua izan. Sarketak ez du zertan gertatu beharrik. Ahaztu harremanetan inposatu den eskema tradizioanala (aurrekariak/beroketa kitzikapena orgasmoa lasaiunea). Gogoratu gizonezkoak ez duela zertan zakila tente izan beharrik, ezta uneoro ere. Ez da maskulinitate froga bat, ez dugu erakustalditzat hartu behar; bizi esperientzia, besterik ez. Binilozko diskoaren B aldea ipintzeko altxa lasai, eta gero jarraitu, ez dago inor zain. Gorputzen geografiak dastatu, usaindu, ukitu lurralde berri bat bailitzan.
Batzuetan gogor, bestetan leun; aldez aurreko egun edota orduetan, sexukideari mezutxoak bidali, begiradatxoak eskaini une bakar eta errepikaezintzat jo hau guztia.
Ez da teknika bat, bizitzeko jarrera bat baizik. Batzuetan sexu azkarra eta bestetan lasaia tartekatzea aberasgarria izan daiteke, bestalde.
Eta maitemintzean, zer?
Maitemintzen garenenean, harremaneko fase ezberdinak erre gabe, bakoitzaz gozatu. Ez sartu presarik maitasunari. Eman garai bakoitzari bere zentzua; lehen musuak, lehen zinema, lagunekin ateratzea, eskutik joatea atera zukua garai bakoitzari, edukiz eta esanahiez bete, sasoi bakoitzak duen balorea azpimarratu, ez baita itzuliko.

Izoztu daitekeen bibragailua da. Barrenean ura, kolazko edaria, ortxata... nahi duguna sar dezakegu, eta izozkailutik pasata gogorra dagoenean, martxan jarri eta gorputzeko gune desberdinetan hotz-beroaren kontrasteaz gozatu dezakegu, bibrazio gozoarekin batera. Pilekin dabil. Izotzik gabe ere erabilgarria da nahi izatekotan, bala modura.

Touch Ice

Proba ezank, autoan: