Sky map

Sky map https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sky-map/@@download/image/20121258212Sky_Map.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: Android
135.zenbakia
Sky map
Gau ilun eta izartxu batean erabiltzeko aproposa da aplikazio hau. GPSa aktibatuta dugularik, gure smartphonearen kamera zerura begira jartzerakoan, izar eta planeta bakoitzaren izena eta kokalekua azalduko digu app bikain honek. Gainera aplikazio honen kodea irekia da, Googlek hala erabaki zuelako. Hau bezalako beste batzuk aurki ditzazkegu Play Storean, baina, zalantzarik gabe, Sky Map onena da.