Skate Eskola 2011 antolatu dute asteburuan Bermeon

Uztailaren 8an eta 9an izango da Bermeon, Gazteentzako Informazio Zerbitzuak urtero antolatzen duen skate ikastaroa.
Hernaniko skate pistan hasiko da, ostiralean 16:30etatik 19:00etara, eta larunbatean jarraituko du 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etara.
Ikastaroa 7 urtetik gorako ume eta gazteei zuzenduta dago, eta partaide kopuru mugatua du. Parte hartzeko izen ematea eta 10 euroko ordainketa egin beharko da uztailaren 7a baino lehen, nahiz eta, lekurik geldituko balitz egunean bertan ere parte hartzeko aukera egongo den.
Partaideek, skate ohola bakarrik eraman beharko dute, gainerako materiala antolatzaileek jarriko baitute.