Skalariak: euskal ska Mexikon

Skalariak: euskal ska Mexikon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/skalariak-euskal-ska-mexikon/@@download/image/5p9-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Skalariak: euskal ska Mexikon


Skalariak taldekoak Mexikon ibili ziren joan den abenduan. Bira polita egin zuten, zazpi kontzertu eskaini zituzten, Mexiko DF hiriburuan batez ere, eta guztira, hamar mila lagun elkartu zituzten. "Hiriburuko emanaldi batean 4.000 lagun egon ziren", adierazi digu Juantxo Skalariak-eko kideak.
Esperientzia oso aberasgarria izan da Iruñeko taldekoentzat. "Mexikon beste ska mota bat gustatzen zaie, azkarragoa eta hard-corearekin nahastua. Guk gehienbat Jamaikako tradizioari jarraitzen diogu eta kantu lasaiagoak ditugu. Ikusleei hasieran kosta egin zitzaien gure abestiekin ohitzea, baina hala ere, azken kontzertuetan bat egin zuten gurekin. Mexikon argi ibili behar da ikusleekin, talderen bat ez bazaie gustatzen, eszenatokitik kanporatzeko gai dira eta!", dio Juantxok.
Skalariak-eko lagunek primeran pasatu dute Mexikon. Dena den, hitzordura garaiz ez iristeko ohitura handia dago eta horrek arazotxo bat edo beste sortu die. "Kontuan hartu gu Suitzako biratik gentozela eta han jendea beti-beti garaiz iristen dela. Mexikon oso bestelakoak dira. Behin elkarrizketa egin behar zidaten kazetari batzuek, oso berandu iritsi ziren jakina, ondoren  kontzertua genuen eta juxtu-juxtu iritsi nitzen. Ni kontzetura ailegatu eta jotzen hasi ginen", esan digu Juantxok.
Oraingoz, nafarrek kontzertuak alde batera utzi eta hurrengo diskoaren grabazioan buru-belarri arituko dira datozen hilabeteetan. Lan berriak ez du oraindik izenik eta apirilean kalean egongo da.