Sister Bossa vol.02

Bossa ahizpak urteak daramatza sentimenduak sorrarazten. 60ko hamarkada hasieran bataiatu zutenetik, Brasilen eta, oro har, munduko txoko askotan izana da. Orain aurkezten digun disko bilduma honetan, Italian egon zenean utzitako arrastoaren zati txikia entzun daiteke. Bossa ahizpa goxoa eta atsegina da, beroa. Edozein tokira joanda ere, lagunak egiten ditu, lagun maitaleak askotan. Horien artean daude Italian Secret Service, Gazzara, Bossa Nostra, Don Carlos eta Irma etxeko beste hainbat. Brasilgo jazzaren ahizparekin maiteminduak daude, eta ezin dute burutik kendu. Ezta guk ere.