Sindikatu zerutiarraren premia

Sindikatu zerutiarraren premia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sindikatu-zerutiarraren-premia/@@download/image/92p20vaticano.jpg
2012/12/13
berria
Sindikatu zerutiarraren premia
Vatikanoko langile guztiek, apaizek eta langile laikoek, fitxatzeko txartela erabili beharko dute aurrerantzean lanera sartu eta bertatik ateratzerakoan. Hilabete honetan abiaraziko dute neurria, eta nagusiek zorrotz zainduko dituzte enplegatuen profesionaltasuna eta errendimendua, soldatak ezartzeko eta, behar izanez gero, zigortzeko. Langileek gogor kritikatu dituzte neurri hauek, gehiegizkoak direlakoan. Vatikanoak 2.748 langile ditu gaur egun. Haietatik 778 apaizak dira, 243 fraideak eta 90 mojak. Gainontzekoek, ez dute zerikusirik hierarkia katolikoarekin.