“SIN PERDER EL NORTE” ***

“SIN PERDER EL NORTE” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sin-perder-el-norte/@@download/image/indarrap_sin_perder_aEL_NORTE.jpg
2010/11/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
INDARRAP
112.zenbakia
“SIN PERDER EL NORTE” ***
Euskal Herrian, poliki bada ere, indartzen ari den hip-hop mugimenduko talde sendoenetakoa dugu Indarrap (EH3 kolektiboaren partaide). 2007 urtean Gasteizen jaioa, etengabe aritu dira zuzenekoak ematen eta grabazioak kaleratzen. Urte hauetako esperientziak lagunduta disko osoa atera dute orain, eta bertan hamalau kanta indartsu eta zuzen aurkituko ditugu. Hasieratik amaiera arte, hip-hoparen baitan egiten den rap gordina entzun daiteke, etxafuego handirik gabe. Edukiei dagokienez, berriz, rap komertzialaren topikoei muzin eginez, konpromisoaren bidetik doaz, iraultzarako eta borrokarako deialdia eginez. Ea aurrerantzean euskarak tarte handiagoa duen!