Sin City ****

Sin City **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sin-city/@@download/image/52p56-5.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Robert Rodriguez eta Frank Miller. Aktoreak: Bruce Willis, Mickey Rourke, Rosario Dawson, Clive Owen. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 124 minutu 
52.zenbakia
Sin City   ****
Frank Miller marrazkilari apartaren izenburu bereko kultuko komikiaren egokitzapen erakargarria dakarkigu Robert Rodriguez mexikarrak. Iluna da Sin City, zinez. Bere kale arriskutsuetan odolaren usaina nabari daiteke nonahi. Lokatz artean hondoratutako polizia beteranoa da Hartigan. Psikopata arriskutsu batek hamaika urteko neskatoa bahitu du, eta hura salbatzeko bereak eta bi egingo ditu. Maite zuen neskaren hilketa saihestu ezin izan duen gaizkilea da Marv. Hiltzailearen bila, Sin Cityko kale ilunetan barrena galduko da. Justizia eta mendekua nahasten dituzten maitaleak ere badaude hiri gordin horretan. Baita neska eder eta pozoitsuak ere. Dwight ikerlariaren adiskide minak, kasu. Auzoaren alde zaharraren jabe diren prostitutak, alegia. Estetika eder eta erakargarriz hornitutako pelikula ilun eta iradokitzailea da Sin City. Mendekua eta erredentzioaren bila dabiltzan outsider erromantikoz josia. Robert Rodriguezek aspaldi honetan errodatutako filmik onena da, ezbairik gabe.