Simone de Beauvoir feministaren amodioak

Simone de Beauvoir feministaren amodioak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/simone-de-beauvoir-feministaren-amodioak/@@download/image/2010471209simone_de_Beauvoir.jpg
2012/12/13
berria
Hollywoodeko aktorerik desiratuenetakoa kapelagile eroaren makillajerik gabe ikusi nahi duenak izango du aurrerantzean aukerarik. Hori bai, begirada lizunik gabe, Deppek esku artean duen proiektu berrian alboan izango baitu Vanessa Paradis, bikote. Simone de Beauvoir idazle eta filosofo feministaren larruan sartuko da Paradis, eta harekin itsasoz bestaldeko maitasun istorioa bizi izan zuen Nelson Algren idazle estatubatuarra gorpuztuko du Deppek. Lasse Hallström suediarra izango da zuzendaria.