Simbiosi ***

Katalunian musika beltzarekiko dagoen zaletasunaren beste adibide bat. Simbiosi izeneko diskoan Jamaikako musikaren eta jazza eta soularen arteko maitasun harremana landu dute kataluniar musikari gazte hauek. Diskoa, biniloa bailitzan, bi aldetan banatu dute. Lehenengoan jamaikar musikaren lurrina nagusitzen da, eta bigarrenean jazz eta soula gailentzen dira. Taldekideen kantekin batera musika beltzaren bertsio klasikoak entzun daitezke (The Spinners-en I´ll Be Around, Gershwin anaien Summertime, Duke Ellingtonen Sentimental Mood eta abar).
Aritz Sound System
Aritz Sound System