Silitia taldeak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketa

Silitia taldeak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketa Bizkaitar bikoteak 5.000 euroko saria lortu du eta datorren urtean Bilbao BBK Liven jotzeko aukera. Udda-rentzat izan da Entzuleen Saria, eta Mirua taldearentzat Harrobia Saria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/silitia-taldeak-irabazi-du-gaztea-maketa-lehiaketa/@@download/image/20211126000445_silitia-maketa-lehiaketa-_foto610x342.jpg
2021/11/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bizkaitar bikoteak 5.000 euroko saria lortu du eta datorren urtean Bilbao BBK Liven jotzeko aukera. Udda-rentzat izan da Entzuleen Saria, eta Mirua taldearentzat Harrobia Saria.
Silitia taldeak irabazi du Gaztea Maketa Lehiaketa

Atzo izan zen 30. Gaztea Maketa Lehiaketaren finala Bilboko Kafe Antzokian, eta finalera iritsitako taldeak aritu ziren bertan zuzeneko musika eskaintzen. Lehenbizi Udda gasteiztarrak jo zuen, jarraian Mirua hirukote tolosarrak, Silitia bikote bizkaitarrak ondoren, eta, azkenik, Sara Azurza donostiarrak. 

Lau kontzertuak amaitzean, Izaro Andresek, Julen Idigorasek eta Josu Billelabeitiak osatutako epaimahaiak, gogoeta-tartearen ondotik, lehiaketako irabazlea izendatu zuen: Silitia bikotea. Bizkaitarrek 5.000 euroko saria lortu dute eta baita 2022ko Bilbao BBK Liven jotzeko aukera ere.

Entzuleen Saria Udda gasteiztarrarentzat izan da, Gazteako entzuleek webgunean emandako botoei esker. Musikariak 2.500 euroko Gazte BizHitza saria jaso du. Aurten Oso Polita diskoetxeak banatutako sari berezia ere izan da: Harrobia Saria. Mirua tolosarrak izan dira aukeratuak, eta lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango dute.

Finala aurrez aurre ez ezik, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izan zen eta, Gazteak iragarri duenez, ekitaldi osoa zintzilikatuko dute Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean