Silencio roto (Silence brise) ***

Silencio roto (Silence brise) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/silencio-roto-silence-brise/@@download/image/8p44-1.jpg
2001/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Montxo Armendariz. Aktoreak: Lucia Jimenez, Juan Diego Botto, Mercedes Sampietro. Generoa: Drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2001. Iraupena: 110 minutu.
8.zenbakia
Gerra bukatu ondoren, Franco diktadorea jaun eta jabe da. Makiek, ordea, frankisten aurka borrokan diraute. Mendiz inguratutako herrixka nafar eder batera iritsiko da Lucia gaztea. Bertan, Manuel izeneko maki erakargarriarekin topo egin, eta elkarrekin maiteminduko dira. Borroka eta maitasuna uztartzea, ordea, gogorra da oso. Montxo Armendarizek makien borrokaren inguruan inposatutako isiltasuna apurtzen du; gerra gordin hartan emakumeek izan zuten ausardia agerian utziz. Era berean, gerrari buruz ere gogoeta egiten du zinemagile nafarrak; ahanztura historikoa baztertuz eta justizian eraikitako bakea aldarrikatuz. Gorabehera anitz dituen arren, bihotza laztantzen duen pelikula hunkibera da