Siesta lantokian

Siesta lantokian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/siesta-lantokian/@@download/image/79p12Lo.jpg
2012/12/13
berria
Bangkokeko Udaleko sail batek ideia bikaina izan du funtzionarioen produktibitatea handitzeko: siesta egiteko tokia jarri diete bulegoan. Lore usaintsuekin eta musika lasaigarriarekin girotutako gunean, hitz egitea eta sakeleko telefonoa erabiltzea debekatuta dago, atseden behar bezala hartu ahal izateko. Hala ere, funtzionario thailandarrak ez omen dira oso siestazaleak: 200 funtzionarioetatik 20k besterik ez dute siesta-tokia erabiltzea erabaki.