Sidewalks of New York **

Sidewalks of New York ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sidewalks-of-new-york/@@download/image/14p52-3.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Edward Burns. Aktoreak: Edward Burns, Rosario Dawson, Heather Graham, Stanley Tucci. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 107 minutu.
14.zenbakia
Sidewalks of New York   **
Komedia eta erromantizismoa sotiltasun handiz uztartu izan ditu beti Edward Burns gazteak. The Brothers McMullen eta She's the One sentiberak dira horren lekuko. No Looking Back hotzean, ordea, komedia samurra utzi eta dramaren esparruan murgildu zen. Baina ez zuen asmatu. Sidewalks of New York komedia erromantikoan umorea eta maitasuna berreskuratu ditu Edward Burnsek. Bertan, New Yorkeko hiru bikote gazteren sufrimenduak eta ametsak nahasi egiten dira patuaren konplizitateaz. "Woody Allen katolikoak" sasoi bateko distira galdu du, ordea. Tamalez, zinema independente onenaren espaloian jarraitzen baitu Burnsek oraindik ere.