Shrek ****

Ogro berde, harroxko eta zinikoa da Shrek. Egun batean, ipuinetako pertsonaia ia guztiek asilo politikoa eskatuko diote. Shrek on-puskak babesa eskainiko dien arren, berehala nekatuko da eurekin. Hortaz, bizilagun berriak ipuinen lurraldetik erbesteratu dituen printze maltzurrarekin tratu bat egingo du guztiak bistatik kentzeko. Printzesa atsegin batek haren bihotza leunduko du, baina. Ordenagailu bidez sortutako marrazki bizidun polit hauek samurtasunez eta ironia politiko ez zuzenaz blaitu ditu Dream Works ekoiztetxeak. Animaziozko komedia bikaina da, benetan.