Showcase ***

Ez dakit noraino iristeko asmoa duten. Roberto Sanchez eta bere lagunak jarrera positiboz beteriko hasiera hartan amesten zutena baino haratago heldu dira, sustraizko reggae musikaren erreferente baitira mundu osoan. 70ko hamarkadako reggae sakonena 2010 urtean egina, eta oraingoan Earl Zero abeslariaren eskutik. Itzalean mantentzen ziren abeslari klasikoei arnas berria eman diete, eta tarteka ikusten diren itzulera penagarrien aldean, Lone Ark-ek distira, seriotasuna, kalitatea eta maitasun aparta gehitzen dizkie ekoizpen guztiei.