Sherpa (Android)

Sherpa (Android) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sherpa-android/@@download/image/20121172773sherpa.jpg
2012/11/04
kritika
Testua: Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
134.zenbakia
Gure smartphonean laguntzailea edukitzeko aukera polita. SMSak bidali, deiak egin, gure agendan idatzi... denetarik egin ahal izango duzu soilik ahotsa erabilita. Gainera, adibidez, zein eguraldi egingo duen galdetu diezaiokegu aplikazioari, edo zein emaitza izan duen zure saskibaloi taldeak azken partidan. Sherpa Play Storean doan lor dezakezu. Oraindik Beta bertsioan da, baina garatzaileak lan handia eta eguneraketa asko egiten ari dira topatzen dituzten akatsak konpontzeko.