Hollywooden, 25 urteko aktoreek 35-40 urteko pertsonaien rolak betetzen dituzte; adibide garbiena Jennifer Lawrence da; 27 urterekin, alargun bat, bi haur dituen ama bat edota iruzurgile bat izan da pantaila handian. Anne Hathaway aktoreak ere, halako rolak egin zituen adin hori zuenean, eta 30eko hamarkadara iristean konturatu zen jada ez zutela bere adineko pertsonaiak interpretatzeko aukeratzen.
Baina zer gertatzen da heldutasunera iristen diren aktoreekin? Zaharren rolekin konformatu behar dira? Batzuek ez dute hala uste, eta planto egin dute. Azken Sharon Stone izan da; 60 urterekin, A Little Something for Your Birthday filmerako eskaini zioten rola aldatzeko eskatu du; antza denez, heldutasunerako saltoa egiteko alaba baten ama egiteko eskatu zioten, eta aktoreak erantzun zien askoz interesgarriagoa iruditzen zitzaiola bera izatea heldutasunera iritsi gabekoa, hau da 60 urterekin oraindik ere helduen mundura egokitu ez den emakumea.
Ez da horrelako rolak egitera ausartu den bakarra, badaude beste adibide batzuk: Lily Tomlin Grandma filmean, Michael J Fox Back to the Future-en (nerabe bat gorpuzten zuen arren, berak 30 urte inguru zituen) , Mery Streep Ricki and the Flash-en, Jack Nicholson eta Morgan Freeman The Bucket List-en, John Travolta , Nicolas Cage...
Adibide gehiago bururatzen zaizkizu? Komentatu gure sare sozialetan!