Shakes, artista!

Shakes, artista! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shakes-artista/@@download/image/zur_lur_shakes_1391436262.jpg
2014/02/10
albiste-laburra
Shakes, artista!
Txileko hauteskunde presidentzialetan bozka ematera joan, mahaian zegoen pertsonetako batek nortasun agiriaren argazkia Interneten zintzilikatu eta ezin ezagunagoa egin da gazte txiletar bat. Zergatik? Izen ezin kuriosoagoa duelako mutilak: Shakespeare Mozart Armstrong Correa Pérez! Argazkia ziztu bizian zabaldu da Sarean, txantxak ez dira falta izan, eta Shakespearek argazkia igo zuen pertsona auzitara eramatea erabaki du, bere "ohorea zikintzeagatik".