Sexurako diru-laguntzak desgaituentzat

Sexurako diru-laguntzak desgaituentzat Hainbat herrialdetan martxan dute estatuak ordaindutako prostituzio mota hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexurako-diru-laguntzak-desgaituentzat/@@download/image/wheelchairsexpositions.jpg
2019/08/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hainbat herrialdetan martxan dute estatuak ordaindutako prostituzio mota hau.
Sexurako diru-laguntzak desgaituentzat

Sexurako laguntza zerbitzuak bestelako laguntzak bezain beharrezkoak dira desgaituentzat, eta hainbat herrialdek neurriak hartu dituzte sexurako ahalbide hori bermatzeko. Hala, Danimarkan adibidez, pertsona desgaituek sexua jasotzeko eskubidea bermatua dute, eta Aurstralian, berriki sententzia batek esklerosi anitza duen emakume bat 10.000 euroko terapia sexuala ordaintzera behartuko du estatua. Hain zuzen, kasu honek eztabaida piztu du; estatuak sexu zerbitzuak ordaindu behar dizkie desgaituei?

Gehienetan, desgaitasunak dituztenen behar sexualak ahaztu egiten dira, baina datuek diotenez, behar horiek asetzeko eskaera oso handia da. Hala, desgaituek sexuagatik ordaintzen dute beren ekonomiak uzten dien heinean; Ange McReynolds atleta paralinpikoak berak adierazi izan du hilabetean behin ordaintzen duela sexua izateagatik, eta gehiago ordainduko lukeela dirua izango balu. 

Australiako kasuak eztabaida piztu du, eta herrialdean bertan denak ez daude ados neurriarekin. Dena den, oraingoz soilik desgaitasun maila kritikoa dutenek dute soilik halako zerbitzuak publikoki finantzatzeko eskaera egiteko eskubidea. Baina, non jarri daiteke muga?Adibide garbiena Danimarka da; 2005ean, pertsona desgaituek sexu langile baten zerbitzuak kontratatu ditzakete hilean behin erabat doan. Herbehereetan ere, antzeko laguntzak eskaintzen dituzte.