SEXUMATOIA: XABIN FERNANDEZ

SEXUMATOIA: XABIN FERNANDEZ “Gurasoek 'Stop' seinalea oparitu zidaten bisita zegoenean atean zintzilikatzeko” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-xabin-fernandez/@@download/image/SEXUMATON_255_2.jpg
2023/12/26
elkarrizketa
“Gurasoek 'Stop' seinalea oparitu zidaten bisita zegoenean atean zintzilikatzeko”
SEXUMATOIA: XABIN FERNANDEZ

TELEBISTAN ERREPORTARI ZEIN GAZTEAN ESATARI LANETAN EZAGUTUKO ZENUTEN XABIN FERNANDEZ ZUBELDIA (LEGORRETA, 1985). GIB-A DIAGNOSTIKATU ZIOTENETIK BIZITAKOAK PLAZARATZEN ARI DA ‘KANPORA SARTZEN’ ANTZEZLANEAN.

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Shrek (Andrew Adamson, Vicky Jenson, 2001). 
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Game of Thrones-eko (David Benioff, D.B. Weiss, 2011) printzeren bat agertzean, urduri jartzen nintzen. Oberyn Martell zen nire gogokoena.
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    13 urterekin. Gerora, beste lehen musu bat eman nuen. Hura hobea izan zen.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Aurretik berarekin hitz egiteko aukera izan badut, bai. Txat bidez bada ere. Mezua idazteko moduak asko balio du.
  • Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    “Desodorantea inposatu diguten zerbait da”.
  • Lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?  
    Begiradan uste baino gehiago ezagutzen da pertsona. Eta ipurdi on batean ere bai.

  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Asko jasotakoa naiz. Mutilekin ligatzen hasi nintzenean, ez zegoen Grindr eta berezko radarra behar zen. Ez zuen beti funtzionatzen.
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Norbait begira ari bazaizu, heldu begiradari. Despistatzen denean, mugitu lekuz. Berriz begiratzen badu eta zure bila hasten bada, lan erdia egin duzu.
  • App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu?
    Interneta etxera heldu zenean probatu nituen lehen txatak: Kaixo.com, Terra… pleistozeno garaikoak. Besteak berandu iritsi zaizkit. 
  • Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
    Pizza on bat nahikoa da. Lehen zitetan janaria da gutxienekoa. Hori gero dator.
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    “Berriz? Ez!”.
  • Eta txarrena?
    “Ez egin kasurik. Bera etorriko da”.
  • Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
    “Ez naiz inoiz Legorretan izan”.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Berotu eta luzaketarik egin gabe ezin da kirolik egin.
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Ezezagunen batek agian aurkitu du sorpresatxoren bat. Gurasoek ‘stop’ seinalea oparitu zidaten bisita zegoenean atean zintzilikatzeko.
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Bai, leku publikoan egiteak bestelako biharamuna uzten du. Gehienetan, merezi du ajeak.
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Ohe luze eta zabala. Ez naiz edozein lekutan kabitzen.