SEXUMATOIA: UXUE RAZQUIN

SEXUMATOIA: UXUE RAZQUIN “TWITTERREN ASKO LIGATZEN DA” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2022/08/11
“TWITTERREN ASKO LIGATZEN DA”

UXUE RAZQUIN OLAZARAN (IRUÑEA, 1992) KULTUR KAZETARITZAN ARITU IZAN DA, ETA EREIN ARGITALETXEKO EDITOREA DA EGUN. LITERATURAK LIGATZEKO ERE BALIO DUELA ZIURTATU DIGU.

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Notting Hill (Roger Michell, 1999).
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen liburua?
    Carol (Patricia Highsmith, 1952).
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    13 urterekin, “tirapitxoi” baten aurrean.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Miopea naizenez gero, zita guztietara joaten naiz itsu-itsuan.
  • Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    “Ez matxismorik eta ezta feminismorik ere”.
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
    Ipurdia.
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Noiz ez?
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Ez dakit onena den, baina beti liburuei buruz hitz egiten dut. Adibidez, Carver idazleaz hitz egiteak balio izan zidan behin.
  • Liburuez hitz egiteak balio du, beraz?
    Jakina! Ez dakit beste modu batera egiten.
  • App-ak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizionala?
    Tinder eta Twitter erabili ditut. Twitterren asko ligatzen da.
  • Zuk ematen al duzu lehen pausoa zita batean, ala nahiago besteek aurrea hartzea?
    Nahiago dut besteek ematea, baina hori gertatzen ez denean, nik ematen dut pausoa.
  • Zer menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
    Pizza.
  • Ligatzeko ‘playlist’-ik badaukazu?
    Kar-kar-kar... ez!
  • Ligatzeko gomendiorik eman dizute inoiz?
    “Ezezkoa baduzu jada”. Zuek esan ona edo txarra den.
  • Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
    “Goazen ohera?”.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Pijama jantzi behar izaten dut ondoren.
  • Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
    Ohea.
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Bai.
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Ohea. Argi gelditu da, ezta? Kar-kar.
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Ez.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik traketsena?
    Lo geratu nintzen behin. Beste guztiak gozagarriak izan dira.