SEXUMATOIA: UNAI RIBERA
“INOZOARENA EGITEAK FUNTZIONATZEN DU LIGATZEKO”
UNAI RIBERA (DONOSTIA, 2000), DJ LA FULANA, SALTSA ASKOTAN IBILTZEN DA ETA BEHIN BAINO GEHIAGOTAN TXUNDITU GAITU BERE HAUSNARKETEKIN. LIGATZE KONTUEZ ETA SEXUAZ ARITU GARA BERAREKIN.
- Zein da zure film erromantiko gogokoena?
Ez zaizkit pelikula erromantikoak bereziki gustatzen. - Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
Sense8 (Lana eta Lilly Wachowski, J. Michael Straczynski, 2015-18). - Noiz eman zenuen zure lehen musua?
13-14 urterekin, eta xelebrea izan zen. - Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Ez naiz ikusten dudanaz fidatzen, itsu-itsuan joateko moduan… - Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
“Ardura afektibo handia daukat”. - Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Sorbaldak. - Inoiz eman al dizute kalabazarik?
Ortu bat dut! - Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Inoiz ez dut oso ondo ligatzen jakin, baina inozoarena egiteak ondo funtzionatzen du. - DJ lanetan gehiago ligatzen al da?
Hala uste dut, baina ez dut alde handirik nabaritu. - Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Jende normala aurkitzea. - Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Zerbait erraza eta gutxi zikintzen duena.
- Ligatzeko ‘playlist’-ik badaukazu?
Trap Queen-en edozein abesti. - Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
“Atera hortik”. - Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Niri ez zaizkit mutilak gustatzen, baina…” - Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Sexua pornografiatik ez ikasi izana. - Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
Sofa. - Zein da zure fantasiarik zoroena?
Errenta aitorpena itzultzera ateratzea. - Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Exhibizionismorik ezin da egin. - Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Kotxea. - Zer da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Ez dut oso bizitza sexual exotikoa izan. - Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Jende jatorrarekin. - Eta traketsena?
Jende tontoarekin. - Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
Oso klasikoa naiz. - Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Koprofilia.