Sexumatoia: Irati Goikoetxea

Sexumatoia: Irati Goikoetxea “IPUIN BAT KONTATZEAGATIK EMAN ZIZKIDATEN KALABAZAK” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-irati-goikoetxea/@@download/image/SEXUMATON_230_2.jpg
2021/08/18
elkarrizketa
“IPUIN BAT KONTATZEAGATIK EMAN ZIZKIDATEN KALABAZAK”
Sexumatoia: Irati Goikoetxea

IRATI GOIKOETXEAK (BEASAIN, 1984) IPUIN ASKO IDATZI IZAN DITU, EROTIKOAK ERE BAI TARTEAN, ETA ‘HERRIAK EZ DU BARKATUKO’ ELEBERRIA KALERATU DU AURTEN. ZER OTE DU BERAK MAITALEEI BARKATZEKO? ETA BARKATU OTE DIE?

  • Zein da noizbait bero-bero jarri zaituen liburua?
    Bolada batean behin eta berriro irakurri nituen Rafa Ugalderen Relax liburuko ipuinak.
  • Noiz eta non eman zenuen zure lehen musua?
    Sei-zazpi urterekin urpean, eskolako igeriketa ikastaroan.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Ni beti lentillak jantzita.
  • Zer da zita batean esan behar ez dena?
    Zurekin edonora.
  • Lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
    Begien atzeko labirintoan irteerarik ez badago, ni aurrera!
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Bai! Ipuin bat, ustez ondo, kontatzeagatik!
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Masailei gorritzen uztea.
  • Maitaleari irakurtzea gustatzen ez bazaio?
    Gorputza irakurri nahi izatea da baldintza.
  • Noizbait erabili al dituzu zure idazle dohainak ligatzeko?
    Orgasmus libururako ipuin bat idatzi nuela esateak beti laguntzen du.
  • Ligatzeko zeinek ematen du emaitza hobea, parrandak ala kultur ekitaldiak?
    Kultura segurua da, ezta?
  • Zuk ematen al duzu lehen pausoa?
    Gehienetan ez naiz lehen pausoa eman izanaz ohartzen, eta gero komeriak!
  • Zer menu prestatuko zenuke lehen zitan?
    Sukaldari onak izan ditut parean. Eta eskerrak! Otordua nire esku balego, gatz gutxiegi izango luke zitak...
  • Argia piztuta ala itzalita?
    Ekologista naiz! Beti argi naturala, dagoenarekin gustura!
  • Ligatzeko eman dizuten gomendiorik onena?
    Segi, neska!
  • Eta txarrena?
    Etorriko da.
  • Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
    Ipuin bat kontatzea nahi?
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Zer egiten du panpina honek hemen?
  • Etxeko zein txoko da onena sexurako?
    Pixka bat hemen, pixka bat hor, pixka bat han...
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    “Itxaron pixka bat. Sekulako pasartea bururatu zait nobela berrirako”. “Nora zoaz? Idatzi nire gorputzean”.
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Mendiko aterpetxe pribatuak leku publikoak dira?
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Ohe on bat.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Gizarte egitura ipuin erotikoa idatzi nuen bezala idaztea...
  • Eta traketsena?
    “Lo hartu duzu?”. Eta ez zidan erantzun. Bai, lo zegoen.