SEXUMATOIA: BEÑAT RODRIGO

SEXUMATOIA: BEÑAT RODRIGO “PASIBO ETA AKTIBO ROLEKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT” https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2021/09/16
elkarrizketa
“PASIBO ETA AKTIBO ROLEKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT”

Beñat Rodrigo (Arrotxapea, Iruñea, 1999), ‘Kiliki Frexko’, Chill Mafia taldeari esker ezagutu dugu. Ingurua aztoratu dute, baina lasaitasuna ere maite du berak, tronpetarekin jazza jotzen baitu. Nori joko ote dio tronpeta?

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Colegas (Eloy de la Iglesia, 1982). 
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Shin Chan (Mitsuru Hongo, Keiichi Hara eta Yuji Moto, 1992).
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    15 edo 16 urte nituelarik.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Ez!
  • Zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?  
    Polizia izateko oposizioak prestatzen ari naiz.
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
    Begiak.
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Noski!
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Zigarro bat eskatzea.
  • Noizbait erabili al dituzu zure abeslari dohainak ligatzeko?
    Lige bati kantatzea? Momentuz ez, eta eskerrak!
  • Appak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
    Instagramek balio du?
  • Ligatzeko zeinek ematen du emaitza hobea, parrandaz parranda ibiltzeak ala kontzertuetara joateak?
    Kontzertuak jotzeak.
  • Zita batean zuk ematen al duzu lehen pausoa ala nahiago besteak aurrea hartzea?
    Egunaren arabera; pasibo eta aktibo rolekin jolastea gustatzen zait.
  • Ze menu prestatuko zenuke lehen zita batean?
    Ramen-a.
  • Ligatzeko playlistik ba al daukazu?
    Ez, baina txorta egiteko pare bat bai.
  • Sexurako Lete ala Tangana?
    Isaac Hayes.
  • Argia piztuta ala itzalita?
    Normalki piztuta.
  • Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
    “Azkenean ez bazaitu gustuko, kanpaia jo eta lotara”.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Ez.
  • Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
    Ohea, noski, baina sukaldea ere... a zer morboa!
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Askotan!
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Opusekoak eta Cayetanak, barkatu.
  • Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
    Eliza batean egitea.
  • Eta baiezkoa eman al zenuen?
    Ez, eliza itxita zegoen.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Behin nire neska-lagun ohiarekin hiruzpalau egun pasa nituen abenduan argi eta berogailurik gabeko etxe batean. Oso polita izan zen.
  • Eta traketsena?
    Traketsena festibal batean; abuztuan izan zen, goizez, han ezagutu nuen neska batekin kanpin-dendan, sekulako bidaldiarekin nengoela. Hau irakurtzen baduzu, barkatu.