[SEXUMATOIA] Ander Lacalle: “Elkarrekin klimaxera iristea oso gozagarria izaten da”

[SEXUMATOIA] Ander Lacalle: “Elkarrekin klimaxera iristea oso gozagarria izaten da” Ander Lacalle (Donostia, 2001) aktorea 'Go!azen'-en ikusiko zenuten askok, baina antzerkian eta zinean ere aritzen da. Ba al dakizu pedagogoa eta sexu-hezitzailea ere badela? Atal honetarako gonbidatu aproposa da beraz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-ander-lacalle-201celkarrekin-klimaxera-iristea-oso-gozagarria-izaten-da201d/@@download/image/sexumatoia_Home.jpg
2026/07/08
elkarrizketa
Ander Lacalle (Donostia, 2001) aktorea 'Go!azen'-en ikusiko zenuten askok, baina antzerkian eta zinean ere aritzen da. Ba al dakizu pedagogoa eta sexu-hezitzailea ere badela? Atal honetarako gonbidatu aproposa da beraz.
[SEXUMATOIA] Ander Lacalle: “Elkarrekin klimaxera iristea oso gozagarria izaten da”

Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Nerabezaroan, gustuko nuen neska bati True Blood telesaila asko gustatzen zitzaion, baina ni ikusi gabea nintzen. Beraz, YouTuben
laburpen pila bat ikusi nituen, eta elkarrizketa sortzen saiatu nintzen. Gaizki atera zen, baina uste dut ez naizela berriz hainbeste ahalegindu ligatzeko. Badakizue, nerabezaroa…
Fikziozko zein pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
Julia Stiles 10 things I hate about you-n edota Nicole Kidman Moulin Rouge-n… uf, anbulantzia!

Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
AC/DC taldeko Angus Young, baina ez dakit oso “erotikoa” zen…
Noiz eman zenuen zure lehen musua? Zer moduzkoa izan zen?
14 urterekin, nire lagun-min batekin. Musu trakets baina goxoa izan zela gogoratzen dut.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Eta mutu-mutuan ere bai.
Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
“Inoiz probatuko duzun carbonararik goxoena prestatuko dizut” esatea.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Eskuek asko erakartzen naute. Gorputzaren atal oso sexya iruditzen zait.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Normalean begirada batek ematen dizu urratsa emateko baimena, eta halaxe egiten saiatzen naiz. Baina pausoa eman aurretik dagoen tentsioaz gozatzea asko gustatzen zait.
Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko 'sex symbol'-a? Zergatik?
Gutxik daukate nire lagun-mina den Kimetz Etxaberen presentzia. Klaudio Landak esango lukeen bezala: jateko modukoa.

App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
Tinderren saiatu nintzen, baina ez zitzaidan esperientzia gustatu.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenik bidaltzen al duzu ligatzeko?
Ez dut inoiz sare sozialen bidez ligatu. Aurrez aurre ligatu badugu lehenengo, orduan bai, mezutxoen bidez jolasteak asko berotzen nau.
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Inoiz probatuko duen carbonararik goxoena. Ez, ez, txantxa da. Uste dut patata-tortilla eta garagardoa elkar ezagutzeko plan polita dela.
Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko? Eta txarrena?
“Zu zeu izan”. Gomendiorik onena eta txarrena dela esango nuke, kar-kar-kar. Alde batetik, egia delako zu zeu izan behar duzula,
baina, bestetik, lehenengo zita bat daukazunean gomendio zehatzago baten bila zabiltzalako.
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Musika jartzearen oso zalea naiz, playlist bereziak ere baditut. Norbaitek estekak pasatzerik nahi badu…

Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Ilea, gidatzen dudan bitartean. Top!
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Ezinezkoa da katuak dituen norbaitekin txortan egin eta voyeurismoa ez praktikatzea.
Zein da zure fantasiarik zoroena?
Etxebizitza bat erostea. Uf, uf, uf!
Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
Esango nuke The Rocky Horror Picture Show ikusteak aldarte jostagarrian jartzen zaituela beti.
Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Bai, baina ez naiz oso zalea. Momentuko morboa oso ondo dago, baina egin dudanean nahiko txortaldi traketsa izan da.
Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Hotelen oso zalea naiz. Ohe eta ispilu handiak dituztenena.
Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Elkarrekin klimaxera iristea oso gozagarria izaten da.
Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Ez dut uste munduko gauzarik bitxiena denik, baina rol-jokoan aritzeak arreta ematen dit. Bestalde, esango nuke furry munduak ez
nauela askorik erakartzen.
Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Anya Taylor-Joy aktoreari. Bada asko erakartzen nauen zerbait bere energian.