Sexuari buruzko sineskeriak desmitifikatzen…

Sexuari buruzko sineskeriak desmitifikatzen… Oharra: Artikulu honek sexua, hein batean, ikuspegi normatibotik jorratzen du, gure helburua informatzea da, ez dugu inor mindu nahi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexuari-buruzko-sineskeriak-desmitifikatzen/@@download/image/pexels-dainis-graveris-3773665.jpg
2024/05/14
Oharra: Artikulu honek sexua, hein batean, ikuspegi normatibotik jorratzen du, gure helburua informatzea da, ez dugu inor mindu nahi.
Sexuari buruzko sineskeriak desmitifikatzen…

Sexua ez da Hollywood-eko komedia erromantiko bat, ez eta pornoan ikusten duguna ere. Informazioaren garaian, asko dugu ikasteko zein desikasteko. Izan ere, sineskeriek akatsak, segurtasun gabeziak, gaizki-ulertuak eta praktika kaskarrak betierekotu ditzakete. Hona hemen, gezurra diren, sexuari buruzko bost mito.

1 Emakumezkoek bi motatatako orgasmoak dituzte
Kasu! Ez da gauza bera orgasmo asko edukitzea eta bi motatako orgasmoak izatea. Bigarrenaren arabera, emakumezkoek, estimulazio ezberdinaren arabera (orgasmo baginala edo klitoriarena), mota bateko edo besteko orgasmoa izan lezakete. Hau GEZURRA da. Baginadun pertsonek orgasmo bakarra dute, aldatzen dena estimulazioaren lekua eta honen intentsitatea da.

2 Zakilaren neurriak beste gorputzeko atal bateko tamainarekin du zerikusia
Haur ginenetik entzun duguna hau ziurrenik. Zakila, ordea, ez dago lotuta pertsona baten garaierarekin, gorpuzkerarekin, pisuarekin… organo erabat independentea da. Antzeko zerbait gertatzen da emakumeen bularrekin. Honen neurri eta formak ez du loturarik gorputzeko beste atalen tamainarekin. 

3 Atarikoak
Zintzoak izan gaitezen, sexuaren atarikoak ez dira existitzen. Pertsona bakoitza ezberdina da eta erritmo propioak ditu. Atariko laztan eta muxuak ere sexua dira, atera gaitezen koitozentrismotik arren. Gaur egun, frogatua dago emakume askok ez dutela orgasmoa penetrazioaren bitartez eskuratzen, beraz, masturbatu gaitezen, miazkatu elkar... gauza berriak probatzea kitzikagarria izan liteke. 

4 Ez gara guztia jakinda jaiotzen
Hasteko, ez dakigu beste pertsonari zer gustatzen zaion eta zein diren bere marra gorriak, askotan galdetzera ere ausartzen ez garelako, ez eta besteari nahi dugun hori eskatzera. Bikote sexualaren erritmoak ikasi egin behar dira eta horrek denbora eskatzen du. Esperientzia da onena, baina irakurriz ere ikasi liteke. Gure gomendioa? Sylvia Béjar-en Tu sexo es tuyo liburua, genero guztientzat gomendagarira. 

5 Txokolatea eta beste zenbait elikagaiek gura sexuala hazi lezakete
Hau GEZURRA da. Ikerketek erakutsi dute, janari afrodisiakoen “eraginkortasuna” hauen plazebo efektua dela. 

Bost mito aipatu baditugu ere, askoz gehiago daude. Ez dugu ahaztu behar, mito hauek askotan aurreiritzietatik sortzen direla. Hezkuntza sexual egokia berebizikoa da, belaunaldi berriak ideia okerrekin hazi ez daitezen eta harreman sexualak nahi bezala bizitu ditzagun.