Sexualitatea haurdunaldian

Oso uste zabaldua da hilabete horietan zehar jokabide erotikoak alde batera geratzen direla. Baina, nahi ez badugu behintzat, ez du zertan hala izan behar!
Sabelaldia edo ernaldia gorabehera fisiko, intelektual eta emozional handiko garaia izan ohi da. Gorputzari dagokionez, egia da neska askok sabelaren tamaina beste aldaketarik ez dutela antzematen baina, oro har, bizipen eta sentsazio berriak iristen dira: bularrak hazten dira, haizeak pilatzen dira, zaintiratu edo bihurdurak gertatzen dira, azkura sabel aldeko eta titietako larruazalean, bizkarreko mina, lo egiteko zailtasunak, nekea, arnasketa estua, oka egiteko gogoa... Badira, baita ere, haurdunaldian zehar ilea distiratsuago eta sendoago edukitzen dutenak, edo kurba sentsualagoak garatzen dituztenak...
Batzuk bereziki umoretsu eta sozial ibiltzen dira, eder ikusten dute beren burua. Baina gaitasun intelektuala gutxitu daiteke, edo memoria galdu. Beste batzuek usaimena sekula baino zorrotzago izaten dute, larruazala sentiberago, norbera ere sentiberago ingurukoen sufrimenduarekiko, eta erreflexu mugimenduak azkartu ohi dira ezustekoen aurrean. Honek guztiak, dudarik gabe, aro berri baten aurrean jartzen du haurdun dagoen andrazkoa eta, baldin badauka, baita bere bikotekidea ere.
Aukera berriak esploratzeko aitzakia
Emakume askok adierazten dute kitzikatzeko erraztasun berezia sentitzen dutela haurdunaldiak iraun bitarte. Sabel aldearen tamainaren eta pisuaren arabera, postura edo jarrera berriak aztertzeko aukera polita da; uzki sarketarekin probatzea hautu ona izan daiteke adibidez, bakarka nahiz konpainian. Kidea hurbil ez dagoenean, bestalde, bibragailua osagarri gisa erabiltzea gomendagarria izan daiteke.
Sarketa, laztan bat gehiago
Sarketa normaltasunez praktikatzea posible da, kasu bakar batean izan ezik: ez da komenigarria baldin eta sendagileak haurdun dagoen neskari erabateko atseden hartzea agindu badio. Arrazoi ezberdinengatik gerta daiteke hau, besteak beste, kontrakzio erritmikoak edukitzeagatik oraindik garaia ez denean.
Badira, bestalde, haurtxoari min egiteko beldur diren emakume eta gizonak ere. Kasu horretan, bietako bat ez bada eroso sentitzen, ez dute zertan sarketa egin behar.
Zoru pelbikoa zaindu
Baginaren muskulazioa lantzea oso interesgarria da garai honetan. Horretarako, osasun zentroetan, masaia ezberdinei eta Kegel ariketei buruzko nondik norakoak azaldu ohi dituzte. Kontuan izan, ordea, uroginekologian adituak diren fisioterapeutek ez dutela gomendatzen txinatar bolak erabiltzea haurdunaldian zehar; hobe hauek erditu osterako uztea.
Solidarioak izan
Gerta liteke, baita ere, haurdun dagoena sexu gogorik gabe ibiltzea eta, aldiz, kidea gogotsu. Horrelakoetan, bikote askok elkar masturbatzera jotzen dute, modu solidario batean. Honek intimitatea eta elkarrekiko arreta elikatzen laguntzen du, haurdun dagoenak ikusiko du ulertu zaiola eta, era berean, bestea ez da abandonatuta sentituko. Gainera, haurra jaio osteko garaia bikote harremanarentzat mehatxu bat izan daitekeenez, modu honetan jokatzeak lotura sendotzen du eta bikote iraunkortasunaren adierazle ona izan daiteke.
Bikote heterosexualetan, neskarentzat erakargarri suertatu ohi da mutila aitatasun-amatasunari edota haurtxoei buruz irakurtzen harrapatzea. Beraz, puntuak irabazi nahi dituena gertueneko kioskora hurbil dadila lehenbailehen!
Bost zentzumenak
Ikusmena, entzumena, dastamena, ukimena eta usaimena bereziki dastatzeko, eta zentzumenen botere erotikoa esploratu eta deskubritzeko une ona da; bereziki lehen haurdunaldian.

Testua: Carlos J. Lahoz
Osagaiak:
Txokolate beltz tableta bat (gutxienez %70 kakao), esnea, gurina, marrubiak, platanoa, laranjak, piña, mangoa... eta gustuko duzun beste edozein fruitu. Eta oso garrantzitsua: Peta-Zetak!
Nola prestatu:
Fonduea egiteko gailu egokia ez badaukagu, mikrouhin labea baliatu dezakegu.
Txokolatea zatikatu eta kaiku batean utzi. Intxaur baten tamainako gurin puska bat gehitu diezaiokegu distira egin dezan; eta esne pixka bat, txokolate beltza ez badugu gustuko. Mikrouhin labean txokolatea urtu (potentzia ertainean, eta aldiro-aldiro geldituz, txokolatea ateraz, irabiatuz eta berriro sartuz, ez dadin erre). Bien bitartean, fruituak zuritu eta plater edo erretilu dotore batean txukun-txukun jarri kolore ezberdinekin jolastuz. Gogoratu zatiek mokadu bakar batean ahora sartzeko moduko tamaina eduki behar dutela. Peta-Zetak nahastu txokolate urtuarekin. Oso dibertigarria da!
Iradokizuna:
Txokolate distiratsuz betetako katilu bat duzu, fruitu moztu berri eta koloretsuak plater batean... egurrezko bi burruntzi txiki, musika lasaia, begiak estaltzeko zinta bat gauza animatzen denerako... ez dizugu den-dena guk azaldu behar, ezta?!

Txokolate fonduea fruitu freskoekin