Sexua boterera!

Sexua boterera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexua-boterera/@@download/image/92p20melburne.jpg
2012/12/13
berria
Sexua boterera!
Melbournen alderdi politiko berria aurkeztu dute: Sexuaren Aldeko Alderdi Australiarra (ASP). Sexpo izeneko sexu ferian aurkeztu dute alderdia, eta helburu zehatz bat dauka: gizartean sexu heziketa indartzea. Horretarako, sexuarekin lotutako curriculuma osatzea, sexu bereko bikoteen arteko ezkontzak onartzea, eta zentsura kentzea eskatu du ASP alderdiak. Sexuaren industrian oso ezagunak diren hainbat ordezkari ditu ASPk, esaterako, Fiona Patten, Eros elkarteko zuzendari exekutiboa. Sexua boterera!