Sexu ikasgaia galarazteagatik kartzelara

Sexu ikasgaia galarazteagatik kartzelara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexu-ikasgaia-galarazteagatik-kartzelara/@@download/image/2011444831ipar_renania.jpg
2012/12/13
berria
Sexu ikasgaia galarazteagatik kartzelara
Ipar Renanian, Alemanian, emakume bati 43 eguneko kartzela zigorra ezarri diote, bere seme-alabei sexu ikasgaia jasotzea galarazteagatik. Antza, ez dator bat eskolak sexu heziketarako darabiltzan bideoekin. Epaia eman duen Alemaniako auzitegiak ez du dudarik: Lehen Hezkuntza derrigorrezkoa da haur guztientzat eta gurasoak beren seme-alabak eskola guztietara eraman behar dituzte nahita ez. Zigortutako emakumeak, bere aldetik, Strasbourgeko Giza Eskubideen Auzitegira jo du, gurasoek euren sinismenen araberako sexu hezkuntza emateko eskubidea dutela arrazoituta.